
Marka
Basque headwear,
gure modura.
Gure marka estiloan, nortasunean eta kalitatean oinarritzen da. Biserak, osagarriak nahiz arropa eskaintzen ditugu egunerokoan zure estiloa desberdintzen laguntzeko.
Euskal Herriko paisaietatik, lagunarteko momentuetatik eta kanpoan bizitzeko gogotik abiatuta gure erritmoan eraikitzen ari gara marka.
Gure helburua ez da soilik modaren araberako produktuak sortzea, zure nortasuna islatzen dutenak sortzea baizik.
Eskerrik asko gurekin bidea partekatzeagatik. Ongi etorri gure komunitatera.
Sortzaileak
Bi lagunen
ideia batetik.
Beasainen hasi zen dena, bi lagunen artean eta gustuko genituen piezei buruz hitz egiten.
Ideia hura, pausoz pauso, Bogga bihurtu da. Gure ingurutik hartzen dugu inspirazioa: lagunengandik, kaleetatik, kostaldetik eta momentu sinpleetatik.
Bogga ez da azkar egindako zerbait. Gure erritmoan hazten ari den proiektua da.
